Nortzuk gara?


Altzoan. com Durangaldeko informazio aldizkari digital berria da. Durangaldean sortua eta Durangaldeko biztanleei zuzendua.

Altzoan.com egitasmoa duela urtebete sortu zen, Durangaldeko zenbait pertsona abertzale eta aurrerakoiek, esparru politiko honek zeukan eta daukan hutsune komunikatiboari erantzun bat eman nahian.

Durangaldeko herri mugimendua aberatsa eta dinamikoa da. Herri guztietan ( Atxondo, Zornotza, Berriz, Mañari, Izurtza, Durango, Elorrio, Otxandio, Abadiño eta Iurreta ) sortzen diren ekimenak ugariak dira, ezkerreko ikuspuntu batetik garatzen diren borrokak eguneroko ogi ditugu, sortu diren esperientziak ere asko dira, ehundaka eta ehundaka pertsonek bere denbora librea Durangalde ezberdin baten amestuz ematen dituzten orduak ere zenbatu ezinak eta gizartea beste modu batean eraiki daitekeela erakusten diguten ideiak ere asko .

Altzoan.com ek zuoi, irakurleoi, Durangaldeko biztanleoi zein gure eskualdetik kanpo bizi zaretenoi, gure eskualde honetako beste errealitate hori jarri nahi dizuegu mahai gainean, sarritan ezkutatu egiten duten hori.

Web orri honetan gure eskualdearen beste ikuspegi bat barneratzeko aukera izango duzu, herritik sortua eta herriarentzat.

Ongi etorri bada DURANGALDEKO ALTZOAN. COM era