ABADIÑO: 6 hilabeteko kartzela zigorra Abañar bati

Uztaila 23, 2010 by abadino  
Filed under Abadiño, General, Herriak

Duela urte t’erdiko manifestazio batengatik 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 240 euroko isuna jarri diote Abañar bati.

2009ko otsailaren 14an, Demokrazia3miloi hautagaitzaren ilegalizazioa erantzuteko manifestazioa burutzekoa zen Bilbon. Garzonek berehala salaketa adierazpen hau galarazi zuen eta Aresen poliziak Madrildik jasotako aginduak jarraituz, kalean zegoen pertsona oro sakabanatzen, bultzatzen, jipoitzen eta atxilotzen hasi zen. Ondorioz hainbat zauritu eta 5 atxiloketa eman ziren, atxilotu eta zaurituetako bat Abadiñokoa izan zelarik.

 Urte bat eta 5 hilabete beranduago, 2010eko uztailaren 14an, atxilotu hauek Bilboko epaitegian izan dira, fiskaltzak eskatzen zizkieten 4 urteko espetxe zigorrari aurre egiten. Azkenean 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 240€ko isunak ezarri dizkiete.

Abadiñoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere aldetik “Espainiar estatuaren eta bereziki zipaioen errepresio bortitza salatu du” honako arrazoiengatik:  

-         Helburu politikoen ondorioz manifestazioa galarazteagatik.

-         Manifestatzaileen aurka indarkeria erabiltzeagatik, hainbat zauritu eta atxilotu eraginez.

-         Abadiñar bat eta beste lau pertsona atxilotu eta salatzeagatik. Errealitatean salatu beharrekoak beraiek zirenean atxilotuei emandako jipoiengatik.

Idatzi zure iruzkina