ELORRIO | Gazte Jaia eta kale-futbitoaren finala larunbatean
Elorrioko gaztetxeak datorren larunbatean ospatuko den gazte jaia prestatzen ari da. Kale futbitoaren final erdiak eta finala bera eguerdian jokatuko dira eta ondoren bazkaria izango da. Futbito txapelketaren sariak arratsaldez banatuko dira herriko frontoian eta jarraian bertso saioa eta kalejira izango dira. Musika atalari dagokionez, Bergarako Emon eta Elorrioko “Harrikada” taldeek kontzertua eskainiko dute eta gauerditik aurrera DJ gaua hasiko da.
Gazte ugari ibili da azken egun hauetan praka motzak jantzita. Izan ere, talde askok hartu dute parte aurtengo futibito txapelketan. Eguraldiaren arabera partidak herriko frontoian eta kiroldegiko kantxan jokatu dira orain arte eta sekulako giroa sortu da, jende andana bildu baita partidak ikustera eta jokalari lagunei hauspo ematera. Argazkian iazko txapelketako irabazleak
Beste alde batetik, “Udaz gozatzeko, etorri gaztetxera” lelopean ekintza ugari antolatu ditu gazte asanbladak abuzturako. Piriniotara irteera, koadrilen arteko afariak, ostegunero film emanaldiak eta serigrafia tailerra antolatu dituzte, besteak beste.









