ABADIÑO:Kameraz grabatu nahi dituzte Matienako kaleak

Uztaila 12, 2010 by abadino  
Filed under Abadiño, Herriak

Abadiñoko udal gobernuak Matienako kaleetan kamerak jartzeko asmoa azaldu du.

Abadiñoko Independienteek 2010erako aurkeztu dituzten  aurrekontuetan 12.000 euro Matienako Zubibitarteko errotondan eta Juan Antoni Unzuetako kalean kamerak jartzeko aurreikusi dituzte. Kontuan hartzekoa da Abadiñoko udalak herritarren eguneroko jardunbidea grabatzeko hautua egiten duen lehen aldia dela eta aukeratutako kaleetan herritarren segurtasunaren ikuspegitik inolako arazorik izan ez dela.

Kameren bidez herriko kaleak grabatzeko aukeraz udaletxeko komisioetan hitz egin da emakumeenganako eta oro har herritarrentzako gune beltzak aztertzean, baina hala ere, kontrol sozialaren bidetik arriskua murriztuko ez zela ondorioztaturik beste erabateko neurriak ezartzea erabaki zuten.

Hori dela eta Abadiñoko zenbait eragileei ulergaitza egiten zaie erabaki hau segurtasunaren gainean hartutako neurri baten ondorio bezela ikustea. Hauen ustez, Matienan jende gehien izaten dituen kaleak dira grabatuak izango direnak, aldi berean argi eta segurtasun gehien dituztenak alegia, eta kontrol soziala areagotzeari erantzuten dion neurritzat ikusten dute.

Idatzi zure iruzkina