Berriz| Presoen aldeko Santa Ageda

Otsaila 5, 2010 by berriz  
Filed under Berriz, General, Herriak

 

Usadio zaharrak eta egungo aldarrikapenak batuz, berriztar talde batek gauaren hotza epeldu zuen, musikaz eta kantuz, euskal preso politikoen alde.

Urtero legez, zezeilaren 4ko iluntzean kantuan atera ziren 60 bat pertsona Berrizen. Gizon eta emakumeen ahotsen kontrastea agerian uzten zituzten bertsoak makil sendoekin konpasean eraman zituzten auzoz-auzo eta etxez-etxe.

Ohitura jarraituz, mojen komentuan hasi ziren kantuan berriztarrak, bertan entsegu apal bat egin ostean. Gero, txapligoek bidea markatuz eta trikitilariekin kalejiran tipi-tapa tipi-tapa herri guztia zeharkatu zuten Olakuetako plazara heldu arte. Hemen, azkeneko aldiz abestu zuten. Txistorra eta ardo apur bat ere izan ziren erretiratu aurretik.

Santa Ageda Kantak dioen moduan “borondaterik baldin badozu behintzat, limosna bila gabiltza”. Izan ere, diru kopuru polita eman zuten oraingoan ere Berrizko bizilagunek presoentzako. Preso guztiak etxera ekarri arte, urtero urtero errepikatu beharko den ekimen honetan.

Idatzi zure iruzkina