Greba Orokorra Hego Euskal Herrian
| eka |
| 29 |
11:45etan manifestazioa Moyua plazatik
MOBILIZAZIOAK ARRATSALDEZ
DURANGO
17:30etan manifestazioa Andra Maritik
ELORRIO
19:00etan manifestazioa plazatik
OTXANDIO
18:30 etan plazan
DURANGO: Ezker Abertzalearen hitzaldia
| eka |
| 17 |
| 19:30 |
Eztabaida prozesua amaitu eta gero, Ezker abertzaleak bere proposamena plazaratzen dihardu. Aste honetan Durangaldearen txanda iritsi da.
Egoeraren eta euskal prozesu politikoaren azterketa egin du Ezker Abertzaleak. Azaldu duenez, eztabaida egin du, “eta ez gutxiren artean edo ezkutuko gelan”. “Aitzitik, kidegoak eta oinarri sozialak osatzen duten batzar gela nagusira ekarri dugu eztabaida” dio Ezker Abertzaleak oharrean.
Eztabaidaren ondorioak jasotzen dituen ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpena ezagutu nahi izanez gero, aukera ugari izango dira datozen egunetan. Ekainaren 10ean Zornotzan aurkeztu zen Ezker Abertzalearen proposamena. Ekainaren 17an, gaur, Durangon aurkeztuko da, 19:30ean Intxaurrondoko aretoan. Azkenik, Elorrion emango da edukiaren berri, 19:30ean Arriola aretoan.
OHARRA: Hitzaldia 19:30ean hasiko da, hala ere, antolatzaileek goizago bertaratzea gomendatzen dute.
BILBO | AHT Gelditu! Manifestazio nazionala
| eka |
| 19 |
| 17:30 |
ZORNOTZA | Antzerkia Leginetxeko baserrian
| eka |
| 17 |
| 20:00 |
ZORNOTZA | AHT Gelditu! Kontzentrazioa Erreferendum Plazan
| eka |
| 17 |
| 19:00 |
ZORNOTZA | Txalaparta ikastaroa Leginetxeko baserrian
| eka |
| 17 |
| 17:30 |
ZORNOTZA | Hilabete erresistentzian AHTren aurka. Prentsaurrea Leginetxeko baserri okupatuan
| eka |
| 16 |
| 12:00 |
ZORNOTZA | Garagardoa egiteko tailerra Leginetxeko baserri okupatuan
| eka |
| 15 |
| 17:30 |
Euskal langileok gure etorkizunaren jabe
| eka |
| 12 |
| 17:30 |
Datorren larunbata, ekainak 12, langileon eskubideak ziurtatuko dituzten politikak eta politika horiek hemen finkatu eta erabaki daitezen markoa bultzatzeko eguna da.

DURANGO | Udalbiltza eta Munduko Arrozak, nazio bat gara.
| eka |
| 12 |
| 12:00 |
Larunbat honetan ( Ekainak 12 ) bi zita izango ditugu Durangon, biak euskal nortasunari oso lotuak. Lehenengoa Udalbiltza, Euskal Herria aske! Lelopean egingo den kontzentrazioa izango da. Jakina da Uztailaren 15ean Euskal Herriko lehen instituzio nazionalaren aurkako epaiketa burutuko da.
“UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio-instituzioa, zazpi lurraldeetako ia 1.800 udal hautetsik sortu zuten, 1.999ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian. Hamaika ekimen bultzatu, sendotu, babestu eta aurrera atera izan ditu UDALBILTZAk azkeneko ia hamaika urte hauetan.
Oztopoz jositako ibilbidea izan du. Horien artean, nabarmena 2.003ko udaberrian Madrileko Auzitegi Nazionalak aginduta erakunde nazionalaren aurkako polizia operazioa dugu.
Operazio honen ondorioz UDALBILTZAko hainbat hautetsi eta langile atxilotu, bulego publikoak itxi, udaletxeak erregistratu, materiala eraman, Zuberoan hainbat enpresa egitasmo laguntzeko herritarrek emandako dirua konfiskatu eta UDALBILTZAri suspentsioa ezarri zioten.
Operazio honen aurrean, udal hautetsi, ordezkari politiko, sindikal, kultural eta sozial ugari eta anitzek eta milaka eta milaka herritarrek erasoa salatu zuten Bilboko kaleetan, “Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari” lelopean.
Orain, zazpi urte beranduago, UDALBILTZAren aurkako epaiketa dator. Fiskalaren zein herri-akusazioaren eskaerak ezagutu ditugu, hautetsi eta langile izan diren 22 pertsonentzako 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigorrak hain zuzen. Nabarmentzekoa da UDALBILTZA erakundearen beraren behin betiko ilegalizazioa eskatzen dela.
Elkartasuna adierazteko eta Udalbiltzaren aldeko apustua mantentzen dugula jakinarazteko 12:00etan Udaletxe aurrean egongo gara.
Izango dugun bigarren zita Munduko arrozen II. Edizioarena da. Bertan Ezker Abertzalea ere parte hartuko du gure nazio txiki honetaz arro gaudela ikus dadin eta aldi berean guren bizi diren beste nazionalitate ezberdinetako hartu emana sendotzeko.
Nazioartean Euskal Herria bere tokia baduela erakutsi nahi da, berdintasunean eta errespetu osoz, zilegitasun guztiarekin nazio bat garelako.
Arroza prestatzen eta dastatzen animatu zaitezte eta Intxaurren jarri den zerrendan apuntatu barikuko 22:00ak arte aukera duzue eta! Apuntatzen den pertsona kopuruaren arabera arroza eta tropezoiak erosiko dira, beraz dohainik izango da dena. Edo besterik gabe giroaz gozatzeko 13:00etan Ezkurditik pasatu.
ANIMATU ETA EUSKAL HERRIAREN NAZIO IZAERAREN ALDE PARTE HARTU.
[ KONTUZ!!!: Eguraldi eskasa dela eta, antolakuntzak Munduko Arrozen tokia aldatu du. Azkenean Landako erakustazokan izango da, hirugarren blokean ]











