Izurtza | Radar faltsuak herrian

Martxoa 17, 2010 by izurtza  
Filed under Herriak, Izurtza

Azken hilabete hauetan, Izurtza jende askoren ahotan ibili da herria zeharkatzen duen BI-623 errepidean lau radar faltsu kokatu direla eta. Radar hauek daudenetik, izugarri nabaritu da bai autoek, bai kamioiek, herria, errespetatu behar den abiaduran (50km/h) zeharkatzen dutela. Bizkaiko Foru Aldundiak, arriskutsuak direla esanez, Izurtzako Udala espedientatu nahi izan du, nahiz eta azken honek beraien ezarpenean zerikusirik izan ez duela jakin arazai. Udalak argi utzi du bere jarrera, ilegalak badira, ez dago radarrak kentzearen kontra baina konpromisoak eskatzen dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari Izurtzako herriak jasaten duen

 

 

izurtzako radarrak eta kartela

izurtzako radarrak eta kartela

 

Azken hilabete hauetan, Izurtza jende askoren ahotan ibili da herrian zehar jarrita agertu diren radar faltsuak direla eta. Herria zeharkatzen duen BI-623 bidean zehar lau radar faltsu kokatu dira, Durangotik etorrita biribilgunetik hasi eta 1,4km-ko errepide tartean. Radarrez gain, herri hasieran, abiadura mugatuz Izurtzako herritarrak errespetatzeko eskatzen duen seinalea ere agertu da. Gaur arte ez da argitu ekintza honen egilea nor den, ekimen herritar bat izan da. Radar hauek daudenetik, izugarri nabaritu da bai autoek, bai kamioiek, herria, errespetatu behar den abiaduran (50km/h) zeharkatzen dutela. Radarrak ilegalak izan arren beraien eragina onuragarria izan da. Ez du berdina pentsatzen Bizkaiko Foru Aldundiak, arriskutsuak direla eta, Izurtzako Udala espedientatu nahi izan bait du, nahiz eta azken honek beraien ezarpenean zerikusirik izan ez duela jakin arazai. Udalak argi utzi du bere jarrera, ilegalak badira, ez dago radarrak kentzearen kontra baina konpromisoak eskatzen dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari Izurtzako herriak jasaten duen trafiko arazoak konpontzeko. Udalak behin baino gehiagotan jakin arazi dio Foru Aldundiari herriak BI-623 errepideko trafikoarekin duen arazoa (kamio trafiko itzela, abiadura izugarria…) eta berau konpontzeko neurriak eskatu eta proposatu ditu, hala nola, biribilgunea lejartza auzoan dagoen industriagunerako bidearen sarreran eta BI-623 bidearen desbideratzea herriaren kanpokoaldetik. Momentuz Foru Aldundiaren erantzuna ezezkoa izan da arlo guztietan, biribilgunerako ez dago dirurik eta errepidearen desbideratzeak ez du lehentasunik beraientzat. Bitartean, egunero 8.500 ibilgailuk gurutzatzen dute Izurtza, hauetatik 1.800 kamioiak direlarik.

Izurtza | Erabilera anitzeko eraikinari buruzko galdeketa

Otsaila 24, 2010 by izurtza  
Filed under Herriak, Izurtza

Kirol, kultura eta gizarte ekimen desberdinei behar bezalako zerbitzua emateko asmoarekin, Izurtzako Udalak erabilera anitzeko eraikin bat egitea proposatu du. Herri batzar batean eta Udalak argitaratuko aldizkarian eman zaie proiektuaren berri herritarrei. Udalak, herria denen artean eraikitzeko duen konpromisoarekin jarraituz, aldizkariarekin batera galdeketa orri bat banandu du herritar guztiek erabilera anitzeko eraikin honi buruzko iritzia adieraz dezaten.

Izurtzako herritarrek aspalditik nabaritzen dute herrian hainbat zerbitzu jaso eta garatzeko leku egokien falta edo daudenen eraberritze beharra. Liburutegia txiki geratu da eta kirola egiteko leku egokirik era ez dago, frontoiaz beste. Hau guztia dela eta, kirol, kultura eta gizarte ekimen desberdinei behar bezalako zerbitzua emateko asmoarekin, Izurtzako Udalak erabilera anitzeko eraikin bat egitea proposatu du. Udalak herria denon artean eraikitzeko duen konpromisoarekin jarraituz, eraikin honen berri emateko herri batzarra antolatu zuen pasadan urte bukaeran. Bertan azaldu zen eraikina nolakoa izango zen eta non eraikiko zen, baita zer nolako zerbitzuak eskeiniko zituen. Hala nola medikuaren kontsulta, txokoa, gazteen lokala, erretiratuentzako gela bat, areto bat, liburutegi eta musika gela berriak, gimnasia egiteko gela bat, makina gela eta aldagelak batuko lituzke eraikin honek. Guzti honen berri ematen du Udalak oraintsu argitaratu duen aldizkarian. Aldizkariarekin batera galdeketa orri bat banandu da herritar guztiek erabilera anitzeko eraikin honi buruzko iritzia adieraz dezaten: ia beharrezkoa den, zerbitzuren bat faltan botatzen duten Udalak proposatutakoez gain, etb. Galdeketa orria udaletxeko buzoian utzi behar da. Izurtzako Udalaren nahia eta helburua, herritarrek, herriari berari eragingo dioten erabaki eta aktibitate guztietan  parte hartzea da. Herria bizilagunen parte hartzearekin eraiki nahi du, beraientzako lan egiten du eta galdeketa hau, herritar guztiekin duen konpromisoaren beste adierazle bat besterik ez da.

Eraikina goitik ikusita

Eraikina goitik ikusita

Izurtzako nesken dantza taldea San Nikolas egunerako entseiatzen

Azaroa 16, 2009 by izurtza  
Filed under Herriak, Izurtza

izurza2Datorren abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da Izurtzan. Ospakizun hau dela eta, ohitura izan da herriko dantzariek dantza saioa eskaintzea meza bukatutakoan. Urte batzutan ohitura galdutzat eman ondoren, aurten, Izurtzan egon diren emakumezko dantza-taldeetako partaideak batu eta ohitura hori berreskuratzeko asmoa dago. Helburu honekin biltzen dira entseiatzeko asteazken eta larunbatetan herriko frontoian. Taldea adin desberdinetako herriko 16 bat emakumez osatua dago eta gazte zein helduak gogotsu ari dira entseiatzen dantza saio polit eta dibertigarri bat eskeintzeko.

Izurtza denon artean

Urria 27, 2009 by izurtza  
Filed under Herriak, Izurtza

 

 

Parte hartze prozesurako deialdirako panela

Parte hartze prozesurako deialdirako panela

 Izurtzako udaletik informazio eta partehartze prozesu bat ireki dugu. gure helburua herritarrei gobernuan daramagun denbora honetan aurrera eraman ditugun lanen berri eman eta beraien iritzi eta aportazioak gureganatzea da.

Herritarrak udal honen parte senti araztea nahi dugu eta aurrera begira udaletik egin beharreko proiektuetan herritarren iritzia jasotzea dugu helburu. Prozesu honi Izurtza denon artean deitu diogu, prozesu hau udalak bere gain hartzen duen herritarrekiko konkopromezu bat da eta gure helburua prozesu onek jarraipena izatea da.
Irailetik abendura hiru bilera daude planteatua lehenengoa etxebizitzen sozialen ingurukoa izan zen. Udalak lurzorua eskuratzeko konbenio bat zinatuko du. Konbenio honi buruz eta etxebizitzen proiektuaren inguruan informazioa eman eta herritarren iritziak jaso eta beraien galderak erantzuteko baliatu zen.
Bigarren batzarrean gaur egunerarte egin diren lanen berri eman zen medikuaren kontsultaren eraberritzea,frontoiko obrak,errotondaren proiektua,ur hornitzearen hodiak aldatzeko lanak, Ar2 industria gunearen inguruko epaia,PTP- ak saihesbidearen inguruan eginiko alegazioen erantzunaren azalpena. Gai hauetaz gain eliza inguruan egingo den obraren berri eman zen bertan Uresandirako bide berria eta parke bat eraikiko dira.
Hirugarren batzarrean Izurtzak duen zerbitzu faltaren inguruan duen gabeziari erantzun bat eman al izateko erabilera anitzeko eraikin baten proposamena jendeari erakutsi nahi diogu eta denon artean gure herriko beharrizanetara egokituko den irtenbide bat adostea dugu helburu izurtzarrok kalitatezko zerbitzu batzuk izatea da, beste herrietara joan beharrik izan gabe. Honekin guztiok Izurtzan gero eta bizitza gehiago egitea dugu helburu guztion artean gure beharrak asetuko dituen herri bat eraikitzen ari garelarik.