ZORNOTZA | AHTren aurkako akanpada, Leginetxeko baserri okupatuan

Iraila 7, 2010 by zornotza  
Filed under Herriak, Zornotza

Badira ia lau hilabete AHTren aurkako zenbait ekintzailek Zornotzako Leginetxe auzoan dagoen baserria desjabetu bat okupatu zutela, protesta gisa. Bertan jarraitzen dute eta AHT Gelditu! Elkarlanak akanpada bat antolatu du irailaren 17, 18 eta 19rako. Hona hemen bidali diguten oharra oso-osorik: Read more

ZORNOTZA | Baraualdiaren ostean, ‘Gatza’ren aldeko ekimenak

Uztaila 2, 2010 by zornotza  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Hamar zornotzarrek baraualdia egin zuten joan den asteburuan borrokaldian dagoen EPPKri babesa emateko, estatuen espetxe-politika salatzeko eta herriko presoei elkartasuna helarazteko asmoz. Eta orain ‘Gatza’ren aldeko ekimenek hartuko dute lekukoa.

Baraualdia ostiralean hasi eta igande arratsaldean amaitu zuten. Egun horietan Parot Doktrina zer den, Zornotzako presoen egoera zein den eta EPPKren borrokaldiaren arrazoiak zeintzuk diren azalduz, panfletoak banatzen aritu ziren: dendaz dena, tabernaz taberna, eskuz esku… Larunbat arratsaldean kontzentrazio bat burutu zen eta igande goizean merkatu aurrean pankarta batekin egon ziren, beste batzuek jendearen artean panfletoak banatzen zituzten bitartean. Read more

GREBA OROKORRA| Leginetxeko ekintzaileek ere piketea egin dute Zornotzako AHTren obretan

Ekaina 29, 2010 by altzoan1  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Greba orokorraren deialdiarekin bat eginez, Leginetxen AHTren aurka eusten
ari direnek piketea egin dute Zornotzako Montorra auzoko obretan. 

"Heldu garenerako hiru bat langile zeuden lanean eta eurekin hitz egin
ostean alde egin dute" diote. "Polizien hiru patruila eta obretako zaindariak
gain-gainean izan ditugu piketea egin dugun bitartean eta gutako batzuk
identifikatu egin dituzte". 

"Txikitzaileek gaur ez dute Montorra auzoa txikitu, baina bihar
jarraitu egingo dute, eta guk ere geurean jarraituko dugu txikizioa
behin betiko geldiarazi arte!", aldarrikatu dute.


ZORNOTZA | Jai-egitarau zabala, Belatxikieta Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko

Ekaina 27, 2010 by zornotza  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Zornotzako Belatxikieta Elkarteak 25 urte beteko dituela eta, datorren uztailaren 10erako (larunbata) egun osoko eta adin guztiei zuzendutako jaialdia prestatu dute: umeentzako jokoak, herri bazkaria (doan), Anje Duhalde, Sorkun…  Horrez gain, uztailaren 5ean, Zelaieta Zentroan, Imanol Murua kazetariak ‘Loiolako Hegiak’ izeneko liburuari buruzko hitzaldia eskainiko du. Read more

ZORNOTZA| Leginetxeko obretan sartu dira

Ekaina 26, 2010 by altzoan1  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Asteazkenean, ekainaren 23an, Zornotzako Leginetxe auzoan AHTren obrak gelditzeko asmoarekin zenbait ekintzaile eskabadorak lanean ziharduten tokira gerturatu ziren.

Langileei lanak gelditzeko eskatu zieten, eskabadora, kamioia eta beste makineria AHTren kontrako pintadez betez. Kamioiko jabea oso modu txarrean hurbildu zen, ekintzaileak mehatxatuz, AHT Gelditu Elkarlanak azaldu duenez.

Arratsaldean, ertzaintza hurbildu zen auzo berean okupatuta dagoen baserrira, eta bertan zeudenak etxe barrura sartu ziren. “Ertzainen helburua bertan zeudenak identifikatzea izan zen, baina ordu erdi saiatzen egon eta gero, joan egin ziren”. “Obrak, bitartean, baserritik gero eta hurbilago daude, eta ertzaintzaren bisitak areagotzen doaz, gaur ere inguruetatik ibili direlarik (polizia sekreta zein ertzainak)”, diote ekintzaileek.

“Legitxeko baserrian erresistitzen jarraitzen dugunok beste behin ere gure konpromesua adierazi nahi dugu AHTren kontrako borrokarekin”, adierazi dute. Euren ustez, “obrak hurbiltzen doazen neurrian, eta bertatik botatzeko ezintasuna agerian geldituta, gero eta min gehiago egiten baitie gure presentziak”.

Leginetxera hurbiltzeko deia egin dute ekintzaileek, “denon artean AHTa gelditu dezakegulako”.

ZORNOTZA | Preso ohiek espetxe-politika salatu eta EPPKren borrokaldia babestu dute

Ekaina 23, 2010 by zornotza  
Filed under Herriak, Zornotza

Zornotzako preso politiko ohiek agerraldia egin zuten asteburuan, besteak beste, EPPKri babesa helarazteko eta muturreko espetxe-politika amaitzea exijitzeko. Hona hemen bertan irakurritako testua oso-osorik: Read more

ZORNOTZA | Hilabete Leginetxeko baserrian, hilabete AHTren aurka erresistentzian

Ekaina 18, 2010 by zornotza  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Ekainaren 17 hilabete izan da Abiadura Handiko Trenaren aurkako zenbait ekintzailek Zornotzako Leginetxe auzoan baserri bat okupatu zutela. Baserri hori desjabetu egin zuten, bertan AHTa eraikitzeko zubi bat ezarri behar dutelako. Hona hemen AHT Gelditu! Elkarlanak igorritako oharra:

Ekainaren 17an hilabete izan da AHTren aurkako ekintzaileek Zornotzako Leginetxe auzoan baserri hau okupatu genuenetik. Hilabete daramagu AHTren aurka eusten eta obrek txikizioarekin jarraitzen dutela ikusten.

Gu kanporatzen ahalegindu dira, polizia mota guztiek argazkiak ateratzen dizkigute, zelatatu egiten gaituzte, identifikatu, eta gu beldurtzen ahalegintzen dira egunero.

Atzo ere, bigarren aldiz saiatu ziren Adifekoek Ertzaintzarekin lagunduta“delito ekologikoagatik” salaketa entregatzea baserrian zegoen jendeari. Baina ez zuten lortu. Read more

ZORNOTZA| Desalojo mehatxu eta identifikazioak

Ekaina 1, 2010 by altzoan1  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Zornotzako Leginetxe auzoko baserri okupatutik, igandeko (maiatzak 31) desalojo saiakera salatu dute. Iluntzeko 20:00ak aldera Ertzaintzaren lau auto ofizial eta kamuflatu eta Adifeko beste bat baserrira gerturatu ziren baserrira, ekintzaileek diotenez, “intentzio ez oso onekin”.

Baserrira hurbiltzen zirela ikustean, bertan zeuden hiru pertsona teilatura igo ziren desalojoa ekiditeko asmoz. Ertzainek, jeitsiko ez zirela ikustean, Adif enpresak baserriko ekintzaileei “delito ekologikoagatik” jarritako salaketaren berri eman zieten, dirudienez baserriko atarian jarritako ohol batzuk direla eta.

20 minutu inguru pasatzean, bai Ertzainek baita Adifeko ordezkariek etorritako bidetik alde egin zuten.

Leginetxekoek Adifeko hipokrisia salatu nahi izan dute, “delito ekologikoagatik salatzen gaituzten horiek baitira tunelak, eskonbrerak, pistak, biaduktoak eraiki, baserritarrak espropiatu eta amalurrari kalte konponezinak eragin dizkioten berberak”. Bertatik pasatu zen lagun batek elkartasuna adierazi zien baserrikoei, eta horregatik identifikatu izana ere salatu dute.

Erresistentzi pazifiko honen aurka burutzen ari diren ekintza hauen aurrean, zera adierazi dute: “gure helburuak berrezten ditugu okupazio honen zilegitasunean proiektu antiekologiko eta antisozial honen aurka”. Baserrian jarraitzen dute eta “jarraituko dugu desarrollismo basati honen aurka, AHTren obrak gelditu arte”, diote.

Hau guztia salatzeko konzentrazio bat burutuko da ostegun honetan (Ekainak 3) arratsaldeko 19:30etan Zornotzako Erreferendum Plazan.

Aldi berean, borroka honetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, “turnoak eginez eta ekintzetan parte hartuz proiektu honekiko aurkakotasuna erakutsiz”.

ZORNOTZA | 15 egun Leginetxeko baserrian errisistitzen

Maiatza 31, 2010 by zornotza  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzea exijitzeko ekintzak aurrera jarraitzen du. 15 egun bete dira azpiegitura hori eraikitzeko behera botako duten baserria okupatu zutela. 15 egun proiektu txikitzaileari “ez!” esaten, 15 egun erresistentzian. Itxialdiaz gain, beste hainbat ekimen eraman dituzte aurrera azken egunotan: herria informatu, tailerrak egin, kontzentrazioak burutu, obretara martxak… Aisialdirako tarteak ere izan dira eta antzerkia eta musika emanaldiren bat ere izan dira Leginetxeko baserrian.

AHT Gelditu! Elkarlanak Leginetxeko baserrira hurbiltzeko deia luzatu die herritarrei, bertan diren ekintzaileei babesa helarazteko. Ildo berean, herrian antolatzen diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita egin du, denon indarra eta bultzada ezinbestekoa delako.

Joan den maiatzaren 17an okupatu zuten  Zornotzako Leginetxe auzoan dagoen baserria.  Baserri hori ADIF erakundeak desjabetuta dago, izan ere, bertatik igaroko da AHTren zubibidea.

Salaketa eta aldarrikapen ekintza ikusgarri honek aurrera jarraitzen du, baina ez trabarik gabe. Joan den ostegunean egindako elkarretaratzean Ertzaintzak sei lagun identifikatu zituen. Gainera, okupazioaren bigarren egunean, arratsaldeko 18:00ak inguruan, kaleko arropaz jantzitako bost gizon gerturatu ziren baserrira; horietariko batek enpresa eraikitzaileen ordezkari bezala aurkeztu zuen bere burua; beste laurak, berriz, poliziak ziren. “Azken horiek, errespetu gabe eta nagusikeriaz, gazteak bertatik botatzeko mehatxu egin zuten, gazteak baserrian dauden bitartean obrak atzeratzen ari direla eta diru asko galtzen dutela esanez”, azaldu du AHT Gelditu! Elkarlanak.

Zentzurik gabeko diru-galtzea Abiadura Handiko Trena eraikitzea da. Gizartearen interesen aurkako azpiegitura inposatu honen eraikuntz- lanak salatu nahi ditugu ekintza honen bitartez. Era berean, momentu sozial nahaspilatsu honetan AHTren inguruko eztabaida publiko bat zabaltzea eskatzen dugu, horretarako ezinbestean eraikuntza obrak gelditu behar direlarik”, nabarmendu du AHTren aurkako mugimenduak.

ZORNOTZA | Desjabetutako baserri batean itxialdia, AHTren aurka

Maiatza 22, 2010 by zornotza  
Filed under General, Herriak, Zornotza

Joan den maiatzaren 17an zenbait lagunek Zornotzako Leginetxe auzoan dagoen baserri bat Abiadura Handiko Trenaren aurkako erresistentzia gune bilakatu zuten.  Baserri hori ADIF erakundeak desjabetuta dago, izan ere, bertatik igaroko da AHTren zubibidea.

Salaketa eta aldarrikapen ekintza ikusgarri honek aurrera jarraitzen du, baina ez trabarik gabe. Okupazioaren bigarren egunean, arratsaldeko 18:00ak inguruan, kaleko arropaz jantzitako bost gizon gerturatu ziren baserrira; horietariko batek enpresa eraikitzaileen ordezkari bezala aurkeztu zuen bere burua; beste laurak, berriz, poliziak ziren. “Azken horiek, errespetu gabe eta nagusikeriaz, gazteak bertatik botatzeko mehatxu egin zuten, gazteak baserrian dauden bitartean obrak atzeratzen ari direla eta diru asko galtzen dutela esanez”, azaldu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Read more

Hurrengo orrialdea »