Durango | Baraualdia 4. eta 5. eguna (Bideoa)
Urtarrila 29, 2010 by editorea
Filed under Baraualdia, Durango, Herriak
Gose-grebalariek baraualdiko laugarren eta bosgarren egunetako kronika helarazi diote ALTZOANi.
2010-01-29
Azken aurreko egunera iritsita, euriak ere izan du bere eragina. Euria eta hotza izan dira eguneko protagonista, goizeko lehen orduetatik, gainera. Elorrion izan dugu goizeko zita. Ostiraleroko merkatuan egon gara, bertoko presoen senideekin esku-orriak banatzen. Bertotik bueltan eguerdi guztietako enkartelada egin dugu.
Arratsaldean, nahikoa lan izan dugu gure burua uretatik babesten; karpara ura sartu zaigu gainera, guztia mela-mela utzita. Ondoren Atxondon izan gara azken ostiraleko elkarretaratzean eta beraiek burutuko duten itxialdiaren hasierako momentuetan. Azkenik, Durangoko enkarteladan, Rodolforen txakurrek berain “parafernalia”ere egin dute, armaturik bertara agertuz. Eguna bukatzeko banatu egin gara eta alkoholik gabeko poteoa aprobetxatu dugu esku-orriak banatu eta biharko manifestaldirako deialdia luzatzeko. Azken egunaren zain euriaren erreinuan.
Bihar ordu batetan udaletxe aurrean elkartuko gara eta arratsaldean, hileko azken ostirala denez, danok kalera! Gu atxondon izando gara.
Durango | Baraualdiko 3. eguna
Urtarrila 28, 2010 by editorea
Filed under Baraualdia, Durango, Herriak
Gose-grebalariek baraualdiko lhirugarren eguneko kronika helarazi diote ALTZOANi.
Astelehenean hasi genuen gose greba aurrera doa, nahiz eta bidean oztopoak ere aurkitu ditugun. Informazioa banatzen jarraitzen dugu, eta eragile zein jendearen bisitak jasotzen gabiltza.
Hirugarren eguna, bisitekin hasi dugu. Durangoko gazte asanbladak gaurko eguna gurekin pasa du, beraiek ere egun bateko baraualdiari ekin diotelarik.Goiza herri apainketekin jarraitu dugu eta Rodolforen txakurrek beraien betiko jarrera erakutsi dute, 6 gose grebalari identifikatu gaituztelarik.
Eguerdiko enkarteladaren ostean pictionary-an jolastu gara, buruak ere deskonektatzeko eta beste batzuek diru gabeko pokerrari ekin diote.
Arratsaldean Zornotzan izan gara, esku-orriak banatzen, bertan ere Rodolforenak 5 gose grebalari eta zornotzar bat identifikatu dute. 19:00tan, Gatzaren 25.urteurrenean izandako omenaldiaren harira, Espainiar Auzitegiak zabaldutako auzian dauden euskal herritarrei babesa luzatzeko burutu den elkarretaratzean izan gara. “Elkartasuna ez da delitua, gatza askatu” lemapean.
Eguna pelikula bat ikusiz bukatu dugu.
Durango | Baraualdian presoen alde (Bideoa)
Urtarrila 27, 2010 by editorea
Filed under Baraualdia, Durango, Egutegia, Herriak
| urt | urt |
| 25 | 30 |
EPPK-k hasitako baraualdiarekin bat egin dute eskualdeko hainbat herritarrek. Gose-grebalariek baraualdiko lehendabiziko bi egunetako kronika helarazi diote ALTZOANi.
2010-01-25
“Goizeko 9ak jotzearekin batera hasten da baraualdiaren irrintzia durangaldeko kaletan. Karpa montatu,”logela” prestatu, kartetan jolasteko mahaia jarri eta txokotxoa apaintzeari ekiten diogu. Eguerdia iristerako baraualdiko partaideok prentsaurrekoa luzatu dugu, baita kalea itxuraldatu ere. Ondoren, Abadiñoko asteleheneroko enkarteladarekin bat egin dugu. Bertan, herritarrei preso politikoen egoera azaldu diegu, eta esku-orriak banatu ditugu. Janari gabeko mahai inguru luze baten ondoren goseari aurre hartuaz lotara joan gara”
2010-01-26
“Egunsentiko garbitzailearen kukurrukuak esnatuta, lehenengo ur tragoak edan ditugu. Asanblada luze baten ondoren, eguerdiro burutuko dogun enkartelada izan dugu. Ondorengo orduetan durangon zehar esku-orriak banatu eta kartelekin herria itxuraldatzeri ekin diogu. Arratsaldean Euskal Herrian Euskarazek deitutako elkarretaratzerari lotu gara, Egunkariari babesa emanez.”










