MALLABIA| UEMA Eguna, ekainaren 12an
Durangaldeko herri hau izango da UEMA Egunaren aurtengo egoitza. ‘Ein Eingou’ lemapean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urteroko ekitaldia egingo du.
Euskaldunon eskubideak kontuan hartzekotan, “hori udaletxean izan behar” dela diote antolatzaileek. “Mallabian esaten den legez, ‘ein eingou’ eta udaletxe euskaldunetik udalerri euskaldunera pasako gara”, azaldu dute. 19 urte dira UEMA sortu zenetik, eta “orduko udalen kopurua hirukoiztu” egion dela nabarmendu dute. Horien artean dira, Mallabia, Otxandio, Atxondo eta Izurtza.
Dena dela, oraindik euskaldunoi “hizkuntza eskubideak urratzen” dizkigutela kritikatu dute.
Iaz, euskararen lurrari tinko eutsiko zion zuhaitza izan zen UEMA Egunaren irudia, eta aurten bihotza, “euskara baita Euskal Herriaren bihotza, eta horen baitan, udaletxea.
Aurretik, ekainaren 9an, Paul Bilbaok (Kontseilua) hizkuntza eskubideen inguruko tailerra eskainiko du Plateruena Kafe Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan izango da hori.
UEMA Eguneko egitaraua:










